Markixana eta Basaurbeko araztegien proiektua subsidiarioki bere gain hartzea eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 21a, 08:00

Araztu gabeko urak ibaira zuzenean botatzea ekidingo lukete obrek. / EH Bildu

Mozioak erregistratu ditu koalizioak Laudio, Amurrio eta Aiaran. Espainiako gobernuak iragarri du obrak aurrekontuen onarpenaren menpe daudela.

Urte berriarekin batera iritsi zen Markixana eta Basaurbeko araztegien proiektuaren atzerapen iragarpena. Espainiako Gobernuak adierazi zuen obra horiek 2019ko aurrekontuen onarpenaren menpe daudela. Trantsizio Ekologikorako Ministroaren hitzetan, 12 edo 15 hilabete atzera zitekeeen lanak gauzatzeko abian jarritako prozesu luzea.

Hori dela eta, EH Bilduk proposamen bat helarazi dio Eusko Jaurlaritzari: erakundeak obrak bere gain hartzea,  subsidiarioki, eta ondoren Kupoaren beherapenaren bitartez berreskuratzea lanak egiteko jarritako dirua. “AHTa bezalako proiektuak gauzatzeko ez da horrelakoak egiteko arazorik egon, eta uste dugu proiektu honek garrantzi handiagoa duela”, nabarmendu du Jon Ander Altubek.

Laudioko alkateordeak adierazi duenez, mozioa aurkeztuko dute udalbatzan proposamena plazaratzeko, EH Bilduren izenean. Aiaran eta Amurrion ere erregistratu dituzte mozioak. Modu horretan, “egungo blokeoa gainditu” nahi du koalizioak. Salatu dutenez, “lanek hiru hamarkadako atzerapena dute eta 45.400 bat biztanleri eragiten diete, araztu gabeko ura botatzen dutelako Nerbioi ibaira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide