Eztizen Etxebarria aiaraldearrak eskuratu zuen atzo Arabako Kros Txapelketa Araiako zelaietan. 6.000 metroko ibilbidea bete behar izan zuen lasterkariak saria irabazteko, eta oso pozik dagoela adierazi du.
Izan ere, kirolariak ez zuen, inondik inora, garaipena espero: "Astean zehar gaixorik egon nintzen, goragaleak eta tripako minak jota".
Kategoria absolutuko Arabako txapeldun berriaren atzetik bere taldeko -Alimco Running Fiz- bi kide sartu ziren helmugara: Pilar Moran eta Maialen Loyo. Hirurak igo ziren podiumera, elkarrekin:
Eskualdean domina gehiago
Aiaraldeko kirolari gehiagok parte hartu zuten atzoko proban. Horietako batzuk, gainera, ez ziren esku hutsik itzuli:
- Atletismo Laudio eta Oinkariak klubek zilarrezko eta brontzeko dominak jaso zituzten taldekako kategoria absolutuan.
- Jon Goti laudioarrak sub-16 kategoriako brontzezko domina eskuratu zuen.
- Sub-18 kategorian Eder Arteaga eta Ekaitz Urkijo 1. eta 2. postuan sailkatu ziren eta Laudio Atletismo kluba izan zen taldekako irabazlea.
- Senior sub-23 kategorian Oinkariak klubak lortu zuen zilarrezko domina taldeka.
- Sub-18 kategoriakoen artean Maider Bravo izan zen brontzezko dominaren jabea, eta Atletismo Laudio kluba bigarrena izan zen taldeka.
- Sub-20 kategorian irabazi zuen taldekako proba Atletismo Laudio klubak.