Tubos Reunidosera ibilaldia antolatu du Ernaik, bertako langileei elkartasuna helarazteko

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 24a, 07:00

Tubos Reunidoseko langileei elkartasuna heleraztea izango da martxaren helburua. / Aiaraldea.eus

Gazte erakundearen aburuz, berebizikoa da “prekarietateari ate guztiak berehala ixtea”. 

Protesta antolatu du Aiaraldeko Ernaik datorren otsailaren 1erako. Zaraobe Institututik abiatuko dira 12:00etan, Tubos Reunidosera joateko. Bertako langileak Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espediente batean murgilduta daude. Gauza hala, beharginei elkartasuna helaraztea eta “sistemari hortzak erakustea” izango da gazte antolakundeko kideen xedea.

“Espainiar erregimena bere ohiko jarrera autoritarioan gogor mantentzen da, eskuinaren gorakada ikusten ari gara Europan eta datozen urteetarako eskaintza berbera izango dela susma dezakegu: inboluzionista, antidemokratiko, antisozial, autoritario eta errepresioari bide ematen diona”, azaldu dute Ernaiko kideek.

Gazteen bizitzak “prekarietatez ezaugarritu” dituztela salatu du antolakundeak, “ondorioz, emantzipatu eta bizi proiektu duin bat proiektatu eta eraikitzea ezinezkoa bihurtu da”. Horregatik, Ernaiko kideek berezikotzat dute “prekarietateari ate guztiak berehala ixtea”.

Euskal Herriko kanpaina
Ernai Hego Euskal Herrian garatzen ari den prekarietatearen aurkako kanpaina baten barruan kokatzen da otsailaren 1eko martxa. Hainbat ekintza egin dituzte gazte antolakundeko kideek azken asteetan, eta mobilizazio nazionala deitu dute datorren otsailaren 16an Bilbon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide