Jasotzen ari diren euriteek Araba eta Bizkaiko erakundeetan kezka sortu dute, handia ez bada ere.
Berez, Segurtasun Saila erabiltzen ari den informazioak aurreikusi du Araban 30/50 litro metro karratuko batezbestekoak egongo direla gaur, eta Bizkaiko zenbait puntutan marka horiek errepikatuko direla bihar. Horrez gain, 1.000 metro altueran elurra egingo du eta 5 zentimetroko geruzak sor daitezke.
Gainera, Saratxoko estazio meteorologikoa maila horira heldu da jadanik:

Hori dela eta, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak jakinarazi du 14:00etan Lurralde Historikoaren Larrialdietako Lurralde-Plana aktibatu duela, aurrelarrialdi-fasean, hain zuzen.