Atzerapenak egon dira gaur eguerdian Bilbo eta Urduña batzen dituen C-3 trenbidean, merkantzia-tren bat bidean geldirik geratu delako, Amurrio parean. Adif-eko langileek jakinarazi dute errail bat libre geratu dela. Gauzak hala, trenak apurka apurka igaro dira, ohiko zerbitzua berrezarri den arte.