Gorobelen zeharkaldia antolatu dute Euskal Herriko Berbalagunek

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 4a, 09:37

Berbalagunek hainbat irteera egin dituzte dagoeneko. / AEK

Otsailaren 24an izango da irteera. Lau orduko txangoa aurreikusi dute. 

Berbalagunek Aiaraldea bisitatuko dute otsaileko azken igandean, hots, hilaren 24an. Hainbat ibilaldi antolatu dituzte Euskal Herrian barrena, eta hurrengoa eskualdean izango da. Hain zuzen, Gorobel mendilerroan zehar ibiliko dira. Izen-ematea doakoa da, baina otsailaren 21a izango da horretarako azken eguna. 

Maila ertaineko zeharkaldia
Antolatzaileek aurreratu dutenez, maila ertaineko zirkuitua osatuko dute. 9:00etan geratuko dira  Lendoñogoitiko aparkaletuan, azalpenak eman eta 9:30ean abiatzeko. Jarduera adin guztientzat prestatua dago, "maila ertainekoa izango da, umeentzat ere egokia, mendian ibilitakoak badira". 11 kilometroko ibilbide zirkularra proposatu dute: Lendoñogoititik Iturrigorrira (Tologorri) eta Menerdigatik Lendoñogoitira. "Iraupena 4 ordukoa izango da. Oinetako erosoak eta zira eraman beharko dira, baita ura eta hamaiketakoa ere", zehaztu dute.

Argazki lehiaketa
Horrez gain, Gorobel mendilerroko paisaiak biltzeko argazki lehiaketa egingo dute. Gehienez 3 irudi aurkeztu ahalko dira, 660861633 telefonora bidalita. Lanak aurkezteko epea otsailaren 26a izango da. Euskal produktuen sorta eskuratuko du irabazleak.

Euskal Herriko AEKk antolatu du irteera, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaia zein Gipuzkoako Aldundien laguntzarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide