Aiara hauteskunde-barrutiko hautagai-zerrendaren burua Marian Olabarrieta izango da, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetarako diputatua. Berarekin batera egongo dira, hurrenez hurren, egun batzarkide diren Onintze Guerra eta Ainhoa Campo; Jose Angel Egia mantenu teknikaria eta Luis Lorente funtzionario erretiratua. Aiarako Kuadrillako bost udalerriek ordezkaritza dute hautagai-zerrendan.
Uztailean Ramiro Gonzalez aukeratu zuten Arabako Diputatu Nagusi izateko eta atzo, aldiz, Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua hautatu zituzten, Lur Jareak eta Aiarako hauteskunde-barrutietako hautagai-zerrenden buru izateko, hain zuzen. Egungo Diputatu Nagusia Vitoria-Gasteizko hauteskunde-barrutian izango da zerrendaburu.