Trafikoan nabarmena izan zen atzo eguraldiaren eragina Aiaraldeko errepidetan. Berez, 21:10etan auto bat bidetik atera zen Orozkoko Burullaga auzoan eta gidariak zauria egin zuen buruan. Ertzaintzak azaldu du lesioa arina izan arren, Galdakaoko ospitalera eraman zutela.
Bestalde, txingorrak arazoak sortu zituen A-625 errepidean. 22:00ak aldera trafikoa oso motela zen Arrankudiagan eta ilarak sortu ziren Laudioko norabidean.