aiaraldea.eus

Ehunka herritar atera ziren atzo kalera Agate Deunaren bezpera ospatzera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea
Ehunka herritar atera ziren atzo kalera Agate Deunaren bezpera ospatzera

Eskualdeko hainbat herritako bizilagunak atera ziren atzo kalera Agate Deunaren bezpera ospatzera. Goizean ikasle eta irakasleak izan ziren makila eskuan abestera atera ziren gehienak. Arratsaldean, aldiz, hainbat talde aritu ziren eskualdeko kaleak kantuz josten.

Amurrio eta Urduñako kintoak ere etxez etxe aritu ziren abesten, otsailean eta martxoan egingo dituzten jaietarako dirua biltzeko.

Argazkiak: Txomin Egiluz, Alberto Martinez Gutierrez-Barquin, Roberto Arribas, Amurrio eta Urduñako kintoak eta Txabi Alvarado Bañares

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa