aiaraldea.eus

[IRITZIA] Txakurrak mendian

Erabiltzailearen aurpegia Jatsu Guaresti   Iritzia  Aiaraldea
[IRITZIA] Txakurrak mendian
Txakur hezitzailea da Jatsu Guaresti. / J.G. | Ikusi handiago | Argazki originala

Txakurrek artaldeak eraso dituzten kasuak eta horren ondoriozko arazoak betidanik eman dira, baina gaur egun gero eta txakur gehiago daude gure gizartean. Hirietan gero eta arau gehiago daudenez txakur-jabeek mendira jotzen dute txakurrak aske ibiltzearen oinarrizko beharra asetu ahal izateko.

Mendia guztiena da, baina horrek ez du esan nahi ardurarik gabe nahi duguna egin dezakezunik. Non hasi eta non bukatzen da bakoitzaren askatasuna? Heziketa, begirunea, bakoitzaren ardura eta zentzuzko jarreran datza arazoaren oinarria. Bakoitzak bere txakurraren ekintzen ardura dauka. Beraz, txakurrak kasurik egiten ez duela jakinda, jabeak zentzuzko neurriak hartu beharko ditu. Hau da, txakurra ondo hezita ez badago arriskua egon litekeen eremuetan lotuta eramatea edo txakurra lasai askatzeko arriskurik ez dagoen eremuak bilatzea izango litzateke zentzuzkoena. Hala ere, erabakirik onena profesional batengana hurbiltzea eta obedientzia ikastaroren bat burutzea da, txakurra ondo hezita eta kontrolpean izateko.

Gero eta arau gehiago sortzen ari dira txakurrekiko eta txakurzaleok gero eta leku gutxiago daukagu haiek askatzeko, horrek ez die txakurrei inolako faborerik egiten, egun osoa lotuta pasa behar dute askatzeko aukerarik gabe eta horrek portaera arazoak dakartza. Txakurrek hiru oinarrizko behar dituzte, artaldea, lurraldea eta egunero arakatzeko beharra eta horietariko baten faltak portaera arazoak dakartza. Beraz, alde batetik, txakurren oinarrizko beharrak asetzeko aukerak izan behar dugu eta bestetik, jabe bakoitzaren ardura izango da txakurra ondo hezituta izatea mendian arazorik gabeko elkarbizitza ahalbidetzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa