ARGIAri jarritako salaketaren aurrean, babesa helarazi dio Aiaraldea hedabideak

Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 09:14

Euskaraz identifikatzea ukatu zioten gazteari, eta gertaeraren bideoa plazaratzeagatik salatu dute Argia. / Argia

ARGIA hedabidea salatu dute bi ertzainek, hizkuntza eskubide urraketa baten bideoa plazaratzeagatik. Euskaraz identifikatzea ukatu zion poliziak gazte bati, eta gertaeraren bideoa plazaratzeagatik salatu dute Lander Arbelaitz kazetaria.

Aiaraldea hedabideak elkartasuna adierazi dio ARGIA komunikabideari. Izan ere, Lander Arbelaitz kazetariak salaketa jaso du hizkuntza eskubide baten urraketaren berri emateagatik. Aiaraldea komunikabidearen ustez, informatzeko eskubidea urratzen du gertaerak, eta hizkuntza eskubidearen ukapena du oinarrian.

Hain zuzen, prentsaurreko baten ostean izan zen tirabira, poliziari euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bati identifikatzeko eskatu ziotenean. Argiako kazetari bat bertan zen, eta bideoan jaso zuen talka: 

"Bi ertzainek jarri dute salaketa Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariaren aurka. Salaketan epaileari adierazi diote egun horretan ez zutela inor identifikatu euskaraz hitz egiteagatik edo euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik, baizik eta Ertzaintzaren lana oztopatzeagatik”, adierazi du komunikabideak. "Eskubide urraketa batez informatzeagatik" salatu dituztela azpimarratu dute.

Aiaraldea hedabideak, informatzeko eskubidea eta hizkuntzarena ukatu direla iritzita, babesa helarazi nahi izan dio ARGIAko lantaldeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide