Informaziotik haragoko eskaintzaren baitan, mozorroen argazki lehiaketa prestatu du Aiaraldea hedabideak. Saria Amurrioko Nagusi tabernan lau pertsonentzat afaria izango da.
Lanak nola aurkeztu
Txapelketa irekia izango da, adin guztietako herritarrek bidali ahalko dituzte lanak. Partaideek, gainera, nahi beste argazki aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako hiru modu egongo dira: erredakzioko emailera argazkia bidaltzea (erredakzioa@aiaraldea.eus), Whatsapp aplikazioaren bidez igortzea (688848152) edota sare sozialetan #AratusteakAiaraldean traola baliatuta, argitalpenean hedabidea etiketatzea.
Bozketa fasea
Argazki guztiak martxoaren 10a baino lehen helarazi beharko dira egilearen izen-abizenak, telefono kontaktua eta herria aipatuta. Martxoaren 17 arte webgunean boto gehien lortzen dituen lana izango da irabazlea.
