Oinkariak taldea, urte berriari gogotsu ekiteko prest

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ots. 20a, 13:15
Oinkariak taldeko zenbait kide, aurkezpen argazki batean. / Joseba Garcia

“Maila handia duten duatloi eta triatloilarien harrobia” izaten jarraitzea da taldearen helburua. Hainbat probatan hartuko dute parte horretarako.

Gogotsu ekin diote Oinkariak Triatloi Taldeko kideek denboraldi berriari. 30 kirolari baino gehiago arituko dira aurten taldean, Aiaraldeko hainbat herrietakoak, “23 urte baino gutxiagokoen mailatik, beteranoen 3. mailara arte”.

Aurtengo helburu nagusia izango da Euskal Zirkuituko duatloi eta triatloietan parte hartzea. Errelebo eta erlojupeko norgehiagoka batzuetan ere aritu nahi dute taldeko kideek. “Distantzia luzearekin ausartuko direnak ere badaude taldean, Iruñeko Half Triatloian eta Bizkaia Half Triatloiko 1. edizioan parte hartzeko asmoa dutenak”, azaldu du Jose Angel Canterok.

Oinkariakeko kidearen esanetan, taldearen xedea da “maila handia duten duatloi eta triatloilarien harrobia” izaten jarraitzea.

Goiko argazkian agertzen dira Oinkariak osatzen duten kirolarietako batzuk: Alberto Lejarreta, Andoni Etxezarraga, Debora Somavilla, Kattalin Garagorri, Jon Llano, Juanjo Hernandez, Oscar Sanchez, Jose A. Cantero, Jon Ander Crespo eta David Prieto. Hala ere, badaude kide gehiago taldean: Ainhize Tejedor, Jagoba Arberas, Sergio Sanchez, Fran Duran, Joseba Goti, Aritz Vallejo, Iñigo Larreina, Steven Diaz, Imanol Peña, Zigor Udaeta, Markel Gonzalez, Iñaki Solaun, Ibai Duñabeitia eta Unai Fernandez, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide