Aiaraldeko 5 lasterkatik ekin zioten ostiralean Basque Ultra Trail Bilbao Gasteiz 108 kilometroko probari. Ibilbideak Bizkaia eta Arabako hainbat mendi zeharkatu zituen eta 8 horniketa puntu prestatu zituzten antolatzaileek. Horietako 3 eskualdean zeuden: Aretan, eta beste 2 Orozkon, horietako bat Austigarmin.
Aiaraldeko 5 kirolarik eman zuten izena eta lasterketa amaitu zuten. Aintzat hartu beharra dago erronkaren zailtasuna handia dela, ez bakarrik fisikoki, baita psikologikoki ere. Izan ere, gauez egiten da zati handi bat.
Gauzak horrela, Amurrio eta Aretako taldeen hurrengo kideek parte hartu zuten lehian:
- Iñaki Isusi Odiaga. 55. sailkatua: 17:43:08
- Sergio Martin Fernandez: 58. sailkatua: 17:49:12
- Juanjo Ramirez Hernandez: 79. sailkatua: 19:20:46
- Abel Fernandez Mendivil "Spiderabel": 114 sailkatua: 22:00:06
- Aitor Peral Beitia: 139. sailkatua: 23:53:50