Aiarako Kuadrillako hainbat alkatek babestu dute gaur "Aiaraldea Azokak eta Merkatuak" markaren aurkezpena. Maider Basterra erakundeko presidenteak azaldu duenez, eskualdeari buruzko ikerketa baten ondorioz erabaki dute sortzea marka.
Helburua da tokiko ezaugarriak goraipatzea, eta horretarako bertoko produktuen eta azoken kalitatea nabarmendu nahi izan dute; ikusgarritasuna emateko, euren baloreekin bat egiteko, turismoa erakartzeko eta komunikazioa errazteko, besteak beste.
Aurkezpen ekitaldia Laudioko Kasille baserrian burutu dute, eta bertako ekoizleak duen labea ikusteko aukera eman dute. Bukatzeko, tokiko produktuak dastatzeko parada egon da: zukuak, txintxorta, kiwia...