Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera. Adierazi dutenez, 1.000 bizilagun baino gehiago batu dira berdintasunaren aldeko jarduerara. Era berean, ekimenean lagundu duten erakundeen lana goraipatu nahi izan dute, "eurak gabe ezinezkoa izango litzateke horrenbeste jende biltzen duen egitasmoa antolatzea". Ekimena eskualdean "erreferentea" izatea lortu duela nabarmendu dute, eta horri begira lanean jarraituko dutela aurreratu dute.
Argazkiak: Altzarrate K.E eta Aiaraldea.eus