Martxoaren 23an egingo dute Aiaraldeko Bulkada Eguna, egun osoko egitarauarekin

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mar. 11a, 08:00

Atzo egin zuten eguna aurkezteko agerraldia Laudioko Lamuza parkean. / Aiaraldea.eus

Atzo egin zuten egitarauaren aurkezpena Laudioko Lamuza Parkean eginiko agerraldian.

Martxoaren 23an egingo du Aiaraldeko Ernaik Bulkada Eguna. Atzo eguerdian egin zuten egitasmoa aurkezteko agerraldia, Lamuza Parkean. Egunaren egitaraua plazaratu zuten bertan, Laudion egingo baitira ekintza guztiak.

Goizetik gauera arte luzatuko da programa. Eguerdiko hamabietan txupinazoa jaurtiko dute Herriko plazan. Herri azoka, mural margotzea, haurrentzako jolasak, sortzaileen gunea, DJ WSBren musika eta argazki erakusketa egongo dira gero.

12:30ean, aldiz, mahai-inguru bat hasiko da, toki berean. Altsasu eta Amurrioko errepresio kasuak izango dituzte hizpide. 13:30ean kalejira abiatuko da, Builaka batukadarekin, eta 15:00etan herri bazkaria egongo da elizako arkupeetan. Tiketak Amurrioko Txokogorri, Laudioko Ilargi, Orozkoko Itxina eta Urduñako Mugalde tabernetan egongo dira salgai.

Bazkalostean Añubeko troba taldeak kontzertua eskainiko du, eta 18:00etan gazte olinpiadak egongo dira Batzalarrin kalean. Arratsaldeko zortzietan, aldiz, manifestazioa egongo da, "Euskal gazteria aurrera!" lemapean. Gaueko bederatzietan gaztetxera mugituko da jaia, bost musika taldek eskainiko baitute kontzertua bertan: Izatefaltsuak, Eztandak, Oharkabe erromeriak eta Pottors Destroyers DJek.

40 urteko ibilbidea ospatzeko ekimena
Jarrai gazte antolakundea sortu zenetik 40 urte pasa direla eta antolatutako dinamika sortaren barruan kokatzen da Aiaraldeko Bulkada Eguna. Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan egiten ari dira antzeko ekimenak. Apirilaren amaieran emango diote amaiera kanpainari, Lemoan egingo den Gazte Topagunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide