aiaraldea.eus

[IRITZIA] Hitzarmen berria eskola jantokietan

Erabiltzailearen aurpegia Irune Azkarraga   Iritzia  Aiaraldea

LABek kudeaketa zuzeneko eskola-jangeletako kolektibitate enpresen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Beste behin ere, ikastetxe publikoetako eskola-jangeletako langileek, catering enpresetakoek, erakutsi dugu gure hitzarmena azkenera arte defendatzeko prest gaudela eta horrela ulertu du sektoreko patronalak.

Hezkuntza Saileko sukaldarienarekiko, soldataren %100ren ekiparaziora ailegatzea lortuko dugu hitzarmen honekin. 16 urte daramatzagu honen bila eta behingoz lortu dugu, horrek dakarren egonkortasun laborala ospatzekoa da, beste arlo askotan ere hobekuntzak izango ditugu. LABen uste dugu hitzarmena sinatzea aurrera pauso bat izango dela oraindik egiteke ditugun gainontzeko borroketan aurrera egiteko. Eusko Jaurlaritzarekin ere batzartu gara ratio, funtzioen eta beraiei zuzenean dagozkien gaien inguruan hitz egiteko. Prest daude honezkero zaharkituta dagoen 2000ko araudia moldatzeko. Eusko Jaurlaritzarena da ikastetxe publikoetako eskola-jangeletako funtzionamendu eta kudeaketaren erantzukizun osoa, eta kontuan izan behar da zerbitzu publikoa dela, diru publikoz funtzionatzen duena. Eskola-jangelen ereduaren inguruan eta Eusko Jaurlaritzaren asmoen inguruan egiteko asko dagoela uste dugu.

Langileok erakutsi dugu, kontratu partzialak dituen sektore prekarizatu eta feminizatu baten egon arren, prest gaudela gure eskubideen alde borroka egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa