aiaraldea.eus

[IRITZIA] Lan baldintzak bermatzen dituen jangela eredu jasangarri baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Etxebarria   Iritzia  Aiaraldea

Berriki entzun dugu Hezkuntza Sailak jangela ereduan aldaketak ezarri nahi dituela, jangelaren kudeaketa osoa ikasleen familia elkarteen esku uzteko aukera irekita.

Eusko Jaurlarizak hartutako erabakia eta emandako berriak, ordea, ez du azaltzen zer gertatuko den bai Hezkuntza sailarentzat zuzenean bai azpinkontrataturiko enpresetan lan egiten dutenen lanpostu eta lan baldintzekin.

ELAk hasieratik bere kezka azaldu, eta kudeaketa zuzeneko hitzarmenaren mahaian soldata homologazioa bezain garratzitsua langileen lan postuak eta lan baldintzak bermatzea dela defendatu du.

ELArentzat beharrezkoa da jangelen kudeaketa eredua aldatzea. Elikadura burujabetza eta elikadura osasuntsua jangela ereduaren ardatz izan behar dute.

Baina ELArentzat ezin bestekoa da langileen lan postuak eta lan baldintzak bermatzea, eta azpikontrataturiko langileen subrogazioa eta momentuko hitzarmena mantentzea, bai orain bai etorkizunean kudeaketa aldaketarik balego ere.

ELAk ez ditu ahaztu langileen aldarrikapenak zeintzuk diren eta horiek defendatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza sailak, zerbitzuaren ardura izanik, baldintza agirian (pliegoetan) eman beharko die gure eskaerari erantzuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa