Renfeko garraio zerbitzuak berriro atzerapenak ditu gaur. Antza, Ugaon tren batek matxura izan du eta bidea blokeatzen die gainerako unitateei.
Enpresa lanean ari da trenbide bakarrarekin bezeroen beharrak asetzeko, baina jadanik ordu laurdeneko atzerapenak iragarri ditu.
Hala ere, erabiltzaile batzuek salatu dute 40 minutuko itxaronaldia izan dutela. Horrez gain, nabarmendu dute kasu batean, gutxienez, burdinbidearen gainetik igaro direla, arauen kontrakoa bada ere.