Aiaraldean, bozkatzaileen %67.75k bozkatu zuen Espainia NATOn sartzearen aurka

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 13a, 12:00

NATOko agerraldi bat. / Jim Garamone

Duela 33 urte egin zen erreferenduma, Espainiak NATOn jarraitu edo ez erabakitzeko. 20.858 aiaraldearrek bozkatu zuten: 14.066k kontra eta 5.752k alde.

Espainia NATOrekin aliatzeko erreferenduma egin zen atzoko egunez, 1986an. Euskal Herrian ezezkoa izan zen nagusi, baina Espainian baiezkoa.

Eskualdeko emaitzak, herrika
Eskualdeari dagokionez, honakoak izan ziren emaitzak herrika. Biztanleria osoaren %44,26 agertu ziren aliantzaren kontra, eta %18.10 alde. Bozkatzaileen %67ak bozkatu zuen, beraz, eskualdean militarizazio proposamenaren aurka. Euskal Herrian, erreakzio ugari eragin zituen aferak alderdien artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide