Aiaraldeko Bertso Barnetegia egingo dute apirilaren 24, 25 eta 26an, Espejoko aterpetxean. 8-11 urte bitarteko haurrentzako irteera izango da. Gaur -martxoak 14- izango da izena emateko azken eguna. Laudio, Aiara, Amurrio, Urduña eta Artziniegako udaletxeetan egin daiteke inskripzioa.
Matrikulak 45 euro balioko ditu, 80 euro arestian aipatutako herrietako batean erroldatuak ez daudenentzat. “Oporraldian bertso giroan gozatu eta euskaraz sortuz ongi pasatzea” izango da egonaldiaren helburua, Arabako Bertsozale Elkartearen hitzetan. Nabarmendu dutenez, “aisialdian eta bertso-munduan trebatutako begirale jatorrak izango dira gidari, eta ez da aspertzeko tarterik aurreikusten”.
Hemen topatu daiteke ekimenaren inguruko informazio guztia.