La pequeña Suiza filmaren trailerra plazaratu dute gaur. Datorren apirilaren 26an estreinatuko dute Kepa Sojo zinemagile laudioarraren bigarren filma luzea. Iragan udazkenean grabatu zuten pelikula Artziniegan eta Laudioko Ermualde santutegian, hainbat aktore ezagunekin. Besteak beste, Maggie Civantos, Jon Plazaola, Secun de la Rosa, Ramón Barea, Ingrid Garcia Johnson, Karra Elejalde eta Antonio Resines agertzen dira filman, trailerrean ikusi daitekeenez. Horrez gain, Kepa Sojok berak agerraldi txiki bat egiten du, ertzaina baten papera eginez.
Telleria izeneko herri baten istorioa kontatzen du pelikulak. Aurkikuntza arkeologiko baten ondorioz, herriko bizilagunek Suitzara anexionatzea erabakiko dute, eta horrek hainbat egoera surrealista sortuko ditu.