Bukatu da Aiaraldea hedabideko inauterietako argazki lehiaketa. Iraia Escandonen argazkia izan da erabiltzaileek gehien klikatu dutena, 472 aldiz hain zuzen. Orotara, 1.286 lagunek hartu dute parte bozketa fasean. Bigarren postuan Iratxe Isasi eta Estela Montesen irudia geratu da, 414 boza pilatuta:

Aiaraldea hedabideak eskerrak eman nahi izan dizkie dinamikarekin bat egin duten herritarrei, eta ekimenaren babesle izan den Amurrioko Nagusi tabernari.