Artziniegan izan zen Aiarako Birako 4. etapa, larunbatean. Artziniega-Ureta-Satia-Artziniega ibilbidea osatu behar izan zuten 152 txirrindulariek. Horietako 34 neskak izan ziren.
Probaren erdian ihesaldia egin ostean, Oier Muñiz Punta Galeako kirolari bizkaitarrak eraman zuen garaipena gizonezkoak artean. Emakumezkoen kategorian, ordea, eskualdekoa izan zen irabazlea, Olatz Camino kirolari laudioarra izan baitzen azkarrena.
Atzo lehiatu zen Aiarako Birako XXX. edizioko azken etapa Arespalditzan. Aitor Arenaza lasterketako 1. edizioko irabazlea omendu zuten, eta sarrerako zinta berak moztu zuen. Probak ihesaldiak izan zituen eta horrela lortu zuen garaipena Sergio Morak.
Sailkapen orokorrean borroka gogorra izan zen Norinver-eko bi taldekideren artean. Izan ere, Ivan Romeok berreskuratu zuen larunbatean galdutako lidergoa, eta Bruno Ibañez gainditu zuen. Hala ere, 2 segundogatik bakarrik jantzi zuen mailota.
Testua: Aitor Aspuru
Argazkiak: Antolakuntza