Edukiontzi hori berriekin batera, Aiarako Kuadrillak birziklapena hobetzeko deia egin du

Aitor Aspuru Saez 2019ko api. 5a, 10:20
Zenbait lekutan edukiontzi berriak jarri dituzte jadanik. / Aiaraldea.eus

Aiarako Kuadrillak otsailean berritu zuen zabor bilketa zerbitzua eta birziklapen kopurua hobetzeko informazioa bidali du eskualdeko etxeetara, herritarrek hobeto sailkatu ditzaten hondakinak.

Aiarako Kuadrillaren zabor bilketa zerbitzu berria otsailaren 1ean abiatu zen eta jadanik edukiontzi hori berriak instalatzen hasi dira, "iglu" itxurakoak ordezkatzeko. Aldaketa kuadrillako herri orotan gauzatuko da hurrengo asteetan.

Horrekin batera, eskualdeko etxe arabarretara bidali ditu eskuorri informatiboak. Horren helburua da edukiontzi horia ondo erabiltzeko argibideak ematea, baita tamaina handiko hondakinei buruzko azalpenak zabaltzea ere.

2018an Kuadrillak 665.958,80 kilo hondakin jaso zituen, hau da, 2017an baino %3 gehiago. Batezbestekoari dagokionez, 19 kilo sortu zituen herritar bakoitzak. Hala ere, errefusa poltsaren %24a sailkatu gabeko ontziek osatzen dute eta horrek eragin ugari ditu. Esaterako, 170.000 euroko gainkostua ekartzen du urteko, Aiarako Kuadrillak berak argitu duenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide