aiaraldea.eus

Aiarako Kuadrillak babes berezia emango dio Basque Fest ekimenari eskualdeko interesgune turistikoak ezagutarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla   Jendartea  Aiaraldea

Aiaraldeko ekoizleak bertan izango dira, haien eskualdea ordezkatzeko, ekimenak irauten duen hiru egunetan.

Aiarako Kuadrillak babes berezia emango dio Basque Fest ekimenari eskualdeko interesgune turistikoak ezagutarazteko
Basque Fest jaialdiaren aurkezpena. / Basquefest.com | Ikusi handiago | Argazki originala

Aiarako Kuadrillak eskualdeko interesgune turistikoak ezagutaraziko ditu Basque Fest festibalean, euskal kulturaren festa handian. Hil honetako 18tik 20ra bitartean izango da, Bilbon. Areatzan egongo den stand baten bidez, bertaratzen diren pertsona guztiek askotariko informazioa eskuratu ahalko dute: txakolinaren bidea, ingurune natural paregabeaz gozatzeko mendi-bidexkak eta bestelako ibilbideak, museoak, ondarea...

Halaber, egun horietan gourmet txokoa ere izango dugu Areatzan egongo den karpa handi batean. Bertan, bisitariek bidaia enogastronomiko ahaztezina egin ahalko dute, eta Euskal Herriko hainbat eskualdetako produktuak ezagutu ahalko dituzte.

Aiaraldeko ekoizleak bertan izango dira, haien eskualdea ordezkatzeko, ekimenak irauten duen hiru egunetan. Ostegunean (hilak 18), 12:00etatik 17:00etara Arabako 2 txakolinen dastaketa azkarra izango dugu. Hurrengo egunean, Aiarako eztia eta gaztak izango dira protagonistak. Amaitzeko, larunbatean, zaporezko bermut-dastaketa izango dugu, 13:00etan; arratsaldean, berriz, 17:00etan, gure lurretako euskal gozoak dastatu ahalko ditugu.

Upategietara bisitaldiak
Aiarako Kuadrillako Ekonomia eta Turismoaren Sustapenerako arloak txakolinaren ibilbidea osatzen duten upategietarako bisitaldiak antolatu ditu Aste Santurako; beraz, egun horietan horietakoren bat ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.

  • Hilak 18, osteguna: Gure Ahaleginak
  • Hilak 19, ostirala: Artomaña
  • Hilak 20, larunbata: Arzabro
  • Hilak 21, igandea: Beldui
  • Hilak 22, astelehena: Torre de Murga

Ibilbidea osatzen duen upategietako bat ezagutzeko aukera larunbatero egongo da eskuragarri, goizeko 11:30ean, uztailera arte. Bisitaldia erreserbatzeko, joan helbide honetara: www.aiaraldea.org Eskualdeko interesgune turistikoak Laudioko Doloretako Ostiraleko azokan ere egongo dira ikusgai, hilaren 12an, baita Gasteizen ere, hurrengo egunean, Arabako Foru Aldundiak Probintzia plazan egingo duen ekimenean (lurraldeko kuadrillak izango dira bertan, San Prudentzio eta Estibalizeko Andre Maria arabar jaiegunak ospatzeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa