Arabako Bira jokatuko da Okondon, Artziniegan eta Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2019ko api. 16a, 11:15
Txirrindularitza talde arabarra Aiara Biran. / Aiaraldea.eus

Arabako Emakumeen Bira maiatzaren 10ean, 11n eta 12an lehiatuko da Aiaraldean. Zehazki, Artziniegan, Okondon eta Amurrion izango dira norgehiagokak

Arabako Emakumeen Birak Aiaraldea hartuko du maiatzeko bigarren asteburuan. Hileko 10ean Artziniegatik abiatuko da 17:00etan. Hurrengo egunean, larunbatean, Okondon batuko dira txirrindulariak 11:00etan sarreratik ateratzeko. Azkenik, dena erabakiko da Amurrion 11:00etatik aurrera.

Berez, Espainiar estatuko hainbat klub bertaratzea espero dute antolatzaileek; kadete, sub 23 eta elite kategorietan. Halaber, probaren bultzatzaileek publikoari eskatuko diote errepidea hartzea kirolariak animatzeko.

Bide batez, antolakuntza oraindik irekita dago babesleen laguntza jasotzeko. Interesdunak Iñaki Pinedo Kuskumendi klubeko kidearekin jar daitezke harremanetan, 606 455 374 telefono zenbakia baliatuta. Aiara Txirrindularitza elkartearen bitartez ere egin daiteke babesletza eskaera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide