Hiru danborrada egongo dira asteburuan Aiaraldean, San Prudentzioren omenez

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko api. 25a, 07:37
Aurten ez da umeen danborradarik egingo, oporrak direla eta. / Aiaraldea.eus

Prudentzio santuaren omenez 3 herritan nagusituko da danbor hotsa. Udaberriko oporraldia medio, ez da haurren kalejirarik egongo.

Igandean izango da San Prudentzio eguna, hots, Arabako zaindariariarena. Tradizioari jarraiki, eskualdean ere ez dira danborradak eta barraskiloak faltako. 

Aiara festetan harrapatuko du jai giroak. Etxaurren Ikastolako kideak arituko dira, ekintzen artean, danbor makilak astintzen. 13:00etan izango da zita, Arespalditzan. 

Amurrion eta Laudion, bezperan
Amurrion bezperan aterako dituzte makilak kalera, apirilaren 27an. 19:30ean desfilea egingo dute, eta 20:00etan danborrada. Barraskilo jana 20:15ean hasiko da, Tabarra fanfarreak girotuta.

Laudion ere zapatuan pilatuko dituzte ekintza gehienak. Izan ere, 22:00etan ikurrinaren altxaketa iragarri dute udaletxean, eta 0:00ak arte kalerik kale arituko dira Rakataplako kideak. Igandean, aldiz, karakol jana eskainiko dute Herriko plazan 12:30ean. Udaberriko oporrak medio, aurten ez dute haurren kalejira antolatu guraso elkarteek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide