Amurrion 19:30ean atera ziren kalejiran. Ondoren, Juan Urrutia plazan erretreta jo zuten, barraskilo dastaketa eskaini bitartean.
Laudion, berriz, 22:00etan hasita, 0:00ak arte aritu ziren kalerik kale danbor eta makilak astintzen eta gero ikurrina altxatu zuten. Gaur, aldiz, barraskilo dastaketa antolatu du Rakatapla elkarteak.
Aiarako jaien baitan, 13:00etan izan da danbor emanaldia; Etxaurren Ikastolakoena, hain zuzen.
Okondon, bestalde, San Prudentzio baselizan elkartu dira, Okondogiean. Mezaren ondotik, txorizo eta odoloste jana egin dute; trikilarien lagutnzarekin. Jokorako tartea ere egon da, igel toka txapelketa gauzatu baitute.