2016an baino jende gehiago ari da parte hartzen Espainiako Hauteskunde Orokorretan. Hori ondorioztatu daiteke parte hartze datuak ikusita.
18:00etako parte hartze datuen arabera, Araban %51.80k bozkatu du dagoeneko (2016an baino %3 gehiagok) eta Bizkaian %62.34ak (aurreko hauteskundeetatik %9 igo da parte hartzea). Espainiar estatuari dagokionez, bozkatzera deitutakoen %60.75 bertaratu da hautesmahaietara (2016an %51.21ekoa zen asistentzia neurketan).
Guztira Aiaraldean 33.610 herritar daude deituta hauteskundeetara. Azken kontaketaren arabera, hauteslekuetara bertaratutako herritar kopurua eskualdean 20.181 izan da; hots, %60.
Hemen ikusi daitezke arratsaldeko parte hartze datuak udalerrika, Espainiako Barne Ministerioaren arabera:
ARTZINIEGA
AIARA

LAUDIO

AMURRIO
URDUÑA

OROZKO

ARRANKUDIAGA-ZOLLO
ARAKALDO
OKONDO



