Gaur ospatu dira Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak. Guztira, 33.610 aiaraldear egon dira deituta parte hartzera. Espainiako zenbaketa bukatzean Barne Ministerioak emandako datu ofizialen arabera, hauek izan dira emaitzak.
LAUDIO
EAJk irabazi ditu Espainiako hauteskundeak Laudion, 3.226 botorekin (%30.02). Bigarren bozkatuena PSE-EE izan da, 2.223 bozkatzailerekin (%21.69). Hirugarren geratu da EH Bildu 2.010 laudioarren bozei esker (%18.07); baino aurreko hauteskundeekin konparatuta PSE-EEk hartu dio aurre. Ondorengo alderdi bozkatuenak honakoak izan dira: Podemos (1.887 boto, %17.56), PP (742 boto, %6.9), Ciudadanos (241 boto, %2.24) eta VOX (216 boto, %1.92). Gainontzeko alderdien batura 128 bozkakoa izan da (PACMA, Recortes Cero-GV eta PCTE/ELAK). Bilakaerari erreparatuta lehen hiru alderdien gorakada jazo da: EAJk %7 hobetu du 2016ko hauteskundeekiko bere emaitza, PSE-EEk %6, eta EH Bilduk %4. Aldiz, Podemosek %15 egin du behera (2016an 3.266 boto lortu zituen, eta 2019an 1.887). PPk ere bere indarra murriztu du (%4.1), eta Ciudadanosek mantendu. VOXek, baina, 206 boto lortu ditu (2016an 10 jaso zituen). Hala, eskuineko alderdiek %11 inguru ordezkatzea lortu dute; aurrekoan baino %2 gutxiago.
AMURRIO
ARRANKUDIAGA-ZOLLO
Duela lau urte ez bezala, EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Arrankudiaga Zollon. Parte hartzea %81.35ekoa izan da (2016an baino %5 gehiago), koalizio abertzaleak emandako botoen %41.16 jaso du (256 boto, 2016 urtean 199 izan ziren). Bigarren indarra EAJ izan da, botoen %39.55 jasota (246 boto, 2016an 210 izan ziren). Alderdi jeltzaleak 3 puntu igo ditu, eta EH Bilduk 6.4.
Podemos izan da hirugarren indar bozkatuena Arrankudiago Zollon, botoen %10 inguru jasota (62 boto), 2016an baino 8 puntu eta erdi gutxiago. Ondorioz, Podemosek galdutako botoak EAJ eta EH Bildura joan direla esan liteke. PSE-EEk ere gora egin du, botoen %5.31 eskuratuta (33 boto), 2016ko %4.52aren aldean (26 boto).
Eskumako alderdi espainolek (PP, C´S eta VOXek) guztira 19 boto jaso dituzte, 2016an aldiz 27 izan ziren. Ehunekoei begiratuta behera egin du bloke honek nabarmen, %3,6 izan dira eta 2016an aldiz %4,7.Azkenik, PACMAk 4 boto jaso ditu (2016an bezala).
OKONDO
ARAKALDO
Arakaldon %16 hazi da parte hartzea. Guztira 80 boto eman dira hauteskunde hauetan. EAJ izan da alderdi bozkatuena, botoen %42.5 eskuratu ditu ( 2016an %29.51 lortu zituen, beraz %13 hobetu dute emaitza). Guztira 34 arakaldoarrek eman diote botoa alderdi jeltzaleari.
EH Bildu izan da bigarren indar bozkatuena, 24 botorekin. Koalizio abertzaleak botoen %30 eskuratu ditu, 2016an eskuratutako ehuneko berdina.
Hirugarren alderdi bozkatuena Podemos izan da, 16 botorekin %20 lortuta (2016an %36 eskuratu zituen, 22 boto). Alderdi sozialistak ere gora egin du, %3.28 izatetik, %7.50 ordezkatzera igarota (6 boto hartu dituzte, 2016ko 2 botoen aldean). Beste alderdiek ez dute boto bakar bat ere eskuratu: aurreko hauteskundeetan PPk eskuratutako boto bakarra galdu du.
ARTZINIEGA
Artziniegan apenas igo da parte hartzea, %2,11 baino ez. Guztira 1007 boto eman dira hiribilduan. Duela lau urte bezala, alderdi bozkatuena EAJ izan da, botoen ia %36arekin (359 boto), 2016ean %30.25 izan zen (301 boto). Bigarren alderdi bozkatuena EH Bildu izan da (2016an Podemos izan zen); guztira botoen %20 lortu du koalizioak (200 boto), 2016an aldiz %15.38 (153 boto). Joera orokorra jarraituta, Podemos izan da beherakada handiena izan duena, botoen ia %30 izatetik (296 boto), %17 izatera pasata (170 boto). Alderdi popularrak ere dezente egin du behera, 85 boto lortu baititu, 2016 urteko 130 botoen aldean (%13tik %8.52 izatera pasa da).
Era berean, PSE-EEk ia bikoiztu du indarra; 134 boto eskuratu ditu, 2016ko 71koen aldean. Ehunekoei erreparatuta ere, %7,41etik, %13.43 ordezkatzera pasa da.
Alderdi popularra asko ahuldu da, %4.5. Izan ere, 85 boto jaso ditu, aurrekoan 130 lortu zituelarik (%13 izatetik %8.52 izatera pasa da).
Alabaina, VOXek 20 boto zakuratu ditu Artziniegan (2016an ez zuen botorik eskuratu) eta Ciudadanosek aldiz botoak galdu ditu (19 eskuratu ditu, 2016an 25 izan ziren).
Eskumako hiru alderdi espainolen boto baturak, beraz, behera egin du, kopuruetan eta ehunekoetan: 124 boto eskuratu dituzte hiru alderdiek, 2016an 155 izan ziren (%12,42 ordezkatu dituzte, 2016an aldiz %28). Bestalde, PACMAk 3 boto eskuratu ditu, Recortes Cerok 2, PUM+J-k beste 2.
AIARA
Aiaran parte hartzea %5,72 igo da, 1.789 lagun bertaratu dira hauteslekuetara. EAJ izan da garaile, 741 boto jasota (% 41,86). Gainera, 2016ko emaitzak hobetu dituzte (%9 igo da kasi, 2016an bozen % 32,31 jaso baitzituzten). Bigarren alderdi bozkatuena EH Bildu izan da, 354 botorekin (%20a). Koalizio abertzaleak ere egin du gora, iragan hauteskundeetan 234 herritarren babesa lortu baitzuten (%14,60). Podemosek 2016an eskuratutako botoen ia erdia galdu du Aiaran (278 lortu ditu, 2016 urteko 537 botoen aldean). Ehunekoetan aztertuta, %33.50tik %15.71era murriztu da Podemos. Aldiz, PSE-EEk boto kopurua bikoiztu du ia (196), aurreko hauteskundeetan baino 94 gehiago (%9,54 ordezkatzetik % 11,07 izatera pasa da). PP, VOX, eta Ciudadanosen baturak ere behera egin du Aiaran, 110, 35 eta 23 boto eskuratuta hurrenez hurren (168 guztira, %9.49). 2016an hiru alderdi espainolek 181 boto jaso zituzten. Amaitzeko, PACMAk eta Recortes Cerok seina boto eskuratu dituzte.
OROZKO
EH Bildu izan da bigarren indar bozkatuena, ia %5 eginez gora. Koalizio abertzaleak 361 boto lortu ditu, aurrekoan baino 113 gehiago.
Joera orokorrari jarraituta, Podemosek behera egin du Orozkon ere, botoen % 26,64 eskuratu zituen 2016 urtean (362 boto), eta oraingoan %14,82 (232 boto).
PSE-EEk, berriz, %2,20 egin du gora: 55 bototik 98 izatera pasa da(% 6,26). PPk 44 boto lortu ditu (80 izan ziren 2016an) eta VOXek 26 boto (ez zuen bat bera ere ez izan 2016an). Ciudadanosek, ostera, bi boto galdu ditu (15 eskuratu ditu). Bloke honek 85 boto izango litzuke (%5,43), 2016an baino %7.14 gutxiago (97 boto). Bestalde, PACMAk 6 boto lortu ditu (2 irabazi ditu), eta PUM+Jk bat.
URDUÑA
Urduñarren %75.77ak egin du bat hauteskundeen deialdiarekin, 2016an baino %5ak gehiago. EAJ izan da alderdi bozkatuena hiri bizkaitarrean, 1.001 botorekin (%40.69). Hurrengo alderdi bozkatuenak hauek izan dira, hurrenez hurren: EH Bildu (565 boto, %22.97), Podemos (327 boto, %13.29), PSE-EE (326 boto, %13.25), PP (110 boto, %4.47), Vox (50 boto, %2.03), Ciudadanos (40 boto, %1.63) eta PACMA (1 boto, %0.41). Beste alderdiek 17 boto baino ez dituzte jaso.
Bilakaerari erreparatuta, jeltzaleek %7 igo dute emaitza, eta EH Bilduk %4. Podemosek izan du jaitsierarik handiena, ia %50ekoa (609 boto lortu zituzten 2016an, eta aurten 327). PPk ere ia %5 murriztu du bere ordezkaritza Urduñan gaurko hauteskundeetan (2016an 214 bozkatzaile izan zituen, eta gaurkoan 10). Eskuineko indarrak, baina, nabarmen egin du gora VOXekin (2016an 3 boto eskuratu zituzten Urduñan, eta gaur 50). Eskuin hirukoitzaren indarra, ordea -PP, VOX eta Ciudadanos alderdien batura- %7koa da (2016an baino %3 gutxiago).