Aiaraldean suspertze sozioekonomikoa bultzatzeko ponentzia sortzea onartu dute Legebiltzarrean, aho batez

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 5a, 07:00

EH Bilduren eskualdeko alkate eta alkategaiak bertaratu ziren ostegunean Parlamentura. / EH Bildu

EH Bilduk egin du proposamena, eta Parlamentuan ordezkatuak dauden talde politiko guztiek egin dute bat ideiarekin.

Aiaraldean suspertze ekonomikoa bultzatzeko ponentzia osatuko du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk egin zuen proposamena iragan ostegunean egin zen Osoko Bilkuran. EAJrekin batera transakzionatu zuten eta aho batez onartu zen.

Eskualdeak horrelako ponentzia baten beharra duela nabarmendu zuen Eba Blancok bilkuran, Aiaraldeak “industria birmoldaketaren eta azken krisi ekonomikoaren ondorioak” bereziki paiaratu dituelako. EH Bilduren legebiltzarkide amurrioarrak nabarmendu zuen azken urteetan enpresa asko itxi direla, eta eskualdeko langabezia tasa EAEko altueneteriko bat dela, “emakume eta gazteen artean” batez ere.

Eskualdeko egoerari aurre egiteko neurriak zehaztea izango da ponentziaren xedea.  Eragile sozial, sindikal, ekonomiko, politiko eta instituzionalak arituko dira elkarlanean horretarako, EH Bilduko ordezkariak azaldu duenez:

 

Aurrekariak
Aiaraldekoa ez litzateke izango Parlamentuak sortuko lukeen mota horretako lehen ponentzia. Aurreko lege-agintaldian antzeko ekimen bat gauzatu zuten  Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeei begira. “Emaitzak onak izan ziren”, gogorarazi du Blancok. 64 milioi euroko "talka plana" osatu zuten gero eskualde horiek berpizteko. Gauzak hala, oraingoan Aiaraldea da  “arreta berezia merezi eta behar” duena, Blancoren hitzetan.

“Derrigorrezkoa da pobreziari, langabeziari, inbertsio faltari, enpresen itxiera eta deslokalizazioari aurre egitea. Aiaraldean berehalako neurriak hartzea ahalbidetuko duen talka plan bat behar dugu lehenik eta behin eta, luzera begira, plan estrategikoa ere behar dugu garai berrietara egokitutako eredu industrial eta ekonomiko baten aldeko apustua egiteko, betiere kontuan hartuta lehenengo eta hirugarren sektoreak”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide