Erosketa Karruselaren ekimena abiatuko dute Apill eta Apymca merkatari elkarteek maiatzean eta ekainean, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. 2.000 euroko sei agiri banatuko dituzte partaideen artean, hiruna Amurrion eta Laudion.
Dinamikara batutako saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek txartel bat jasoko dute zozketan parte hartzeko zenbakiarekin. Amurrion maiatzaren 20an eta ekainaren 3 eta 17an egingo da zozketa. Laudion, aldiz, maiatzaren 24an, eta ekainaren 7 zein 21ean.
2.000 euroko saria irabazten dutenek goiz bakarrean gastatu beharko dute diru guztia. Bi merkatari elkarteen webguneetan topatu daiteke ekimenaren gaineko informazio guztia.