Nerbioi Goienako ur saneamenduari begira, 3 proiektu aurkeztu ditu PSE-EEk

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 15a, 09:52

Isurketa ugari egon dira azken hilabeteetan Nerbioi ibaian. / Aiaraldea.eus

Markijana eta Basaurbeko araztegien eraikuntza eta Nerbioiko ur saneamendu sistema hobetzea izango dute helburu.

Uraren ziklo integrala lehentasuntzat hartu dute Aiarako sozialistek. Pedro Sanchezek iragarri gisa, 40.7 milioi euro baliatuko dituzte Nerbioiko ur saneamendua hobetzera. Proiektuaren egikaritzea 36 hilabetetan aurreikusia dago, eta lanek 20.5 kilometrori eragingo diote.

Bigarren ekintza Markijana eta Basaurbeko araztegiena izango da, "egun lehiaketa fasean sartzear dago, 18.85 eta 183.38 milioi euroko aurrekontuekin, hurrenez hurren". Sozialisten esanetan, 42 hilabeteren buruan egongo dira amaituta lan horiek. "Bi erronka horien batura 78.8 milioi eurokoa da", zehaztu dute.

Uraren kalitatea garrantzitsua dela iritzita, EH Bilduri inplikazio falta leporatu diote prentsa oharrean: "Prozesu osoan zehar utzikeria salatu dute, eta era berean, konpromiso falta ikusi da modu bateratuan kudeatzeko konpromisoa agertzerako orduan. Laudio da Euskadiko nukleo esanguratsu bakarra ur arazketa sistema desegokia duena". Erantsi dutenez, eskaera historikoa izan da. Zentzu horretan, Juan Jesus Merchanek PSE-EEren konpromisoa berretsi du: "Publikoki konprometitzen gara laster bi araztegi horien eraikuntza lizitatzeko, hodi sistemaren sarea barne; Laudioko bizi kalitatea eta gure ibaien ingurumen kudeaketa hobetzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide