Kultur sorkuntza Aiaraldean

Igor Arzuagaren "Jainkosa" kantaren errelato bisuala sortu du Luis Vilek

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 30a, 11:43

Igor Arzuagaren abestiaren bideoklipa osatu du Luis Vilek, musikariarekin eta Juncal Altzugarairekin batera. 

Ikus-entzunezko lan berria aurkeztu du Luis Vil amurrioarrak. Igor Arzuaga musikari aretarraren "Jainkosa" abestiaren bideoklipa eratu du, Juncal Altzugarairekin batera.

Luis Vilek azaldu duenez, Igor Arzuaga eta Maria Riverorekin batera "Brigada Politico Social" musika proiektua ari da partekatzen: "Proiektu pertsonala izateari ez dio utzi, laguntasun eta maitasunetik partekatzen dugu, proiektuan sinisten dugulako eta ilusioa daukagulako". Bidelagun horiek aukeratu zuten amurrioarrak artea umiltasunez bizi dutela iritzita, "ez dute trukean ezer eskatzen, balore horrek bultzatzen nau eurek inoiz eskatuko ez lidaketena ematera, plazer hutsa da bideoklipa oparitzea". Zuzendari gisa jardun du Vilek, "errelatoan emozionalki biluzten utzi dit Igor Arzuagak 'jainkosarekin', elkarrekin interkonektatzen dute, berak bere abesti propiotik eta nik ikus-entzunezko errelatotik", adierazi du artistak. Ikus-entzunezkoari dagokionean, maitasuna eta desioa irudimen zein ametsekin uztartu nahi izan ditu: "Bizitzeko esperientziak ez badu errealitatearekin bat egiten, arteak egin dezala".

Igor Arzuaga musikariak, berriz, Luis Vilen lana txalotu du: "bideoklip labur batean goia jo du". Arzuagaren esanetan, ezin denean maite den pertsonarekin egon negar, oihu eta madarikatu egiten da, "baina egun batean malko artean irribarrea ateratzen da... Pixkana lainoari zin egiten zaio ez dela sekula berdina izango, eta jainkoa ez dela existitzen ohartzen zara".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide