[NOIZNAHI] Gorputza freskatzeko eskualdeko 7 igerileku

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 17a, 06:00
Eguraldia lagun, ehunka lagun bertaratu dira eskualdeko igerilekuetara. / Fontso Larrazabal

7 udako igerileku daude Aiaraldean. Herri bakoitzeko ordutegiak eta eguneko sarreren prezioak bildu ditugu.

Abian da udako igerilekuen denboraldia. Aiaraldean 7 udal igerileku daude: Artziniegakoa, Okondokoa, Laudiokoa, Urduñakoa, Amurriokoa, Orozkokoa, Laudiokoa eta Etxaurrenekoa. Asteburuan ekin zioten uda garaiari azpiegitura guztiek.

Ordutegiak
Aiarako igerilekua -Etxaurrenekoa- astean zehar 11:00etatik 21:30era egongo da zabalik uztailean eta abuztuan. Ekainean eta irailean, berriz, 12:00etatik 21:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera, eta asteburuetan 11:00etatik 21:00etara. 

Orozkon, ostera, 12:00etatik 20:00etara izango da freskatzeko aukera ekainean eta irailean, eta uztailean zein abuztuan 11:00etatik 20:00etara.

Urduñan 11:00etatik 20:00etara eskainiko dute zerbitzua egunero, ekainaren 15etik irailaren 15era, eta prezioak mantenduko dituzte, Udalak jakinarazi duenez.

Artziniegan ere 11:00etatik aurrera hurbildu ahalko da jendea. 

Laudion Ellakuriko azpiegiturak 11:00etatik 20:00etara izango dituzte martxan denboraldi osoan.

Amurrion, berriz, 10:30etik 20:30era egongo da egunero zabalik ekainean eta irailean, eta 21:00ak arte uztailean eta abuztuan.

Okondon, ordea, ekainean eta irailean 12:00etatik 20:30 arte izango dituzte udako igerilekuak irekita; eta uztailean zein abuztuan 11:30etatik aurrera.
 
Eguneko prezioak
Hauek izango dira, tokian toki, igerilekuetako eguneko prezioak bazkide ez direnentzat. Helduen eguneko sarrera merkeena Artziniegak du.

  • Orozko: 4.03€ helduek, 3.28€ 5-15 urte artekoek, 4 urtetik beherakoek doan.
  • Laudio: Astean zehar 3.15€ helduek, 1.05€ 5-13 urtekoek, eta 1.60€ 14-17 bitartekoek. Asteburutan, berriz, 1.60€ haurrek, 2.65€ gazteek eta 4.10€ helduek.
  • Amurrio: Astean zehar helduek 3.55€, 6-13 urte artekoek 1.80€ eta 14-17 tartekoek. Asteburutan, berriz, helduek 5.90€, gazteek 4.15€ eta umeek 2.90€.
  • Artziniega: Astean zehar 3€ 25 urtetik gorakoek, 2€ 14-25 artekoek eta 1.25€ 5-13 urte bitartekoek. Asteburuetan tarifa guztiak 0.5€ gehiago dira. 
  • Okondo: Astean zehar 15 urtetik gorakoentzat 3€ balio ditu sarrerak eta asteburuetan 4.5€. 8 urte artekoek euro bat ordaindu beharko dute eguneko txartelaren truke, edozein egun delarik ere. Azkenik, 8-14 arte artekoentzat astean zeharreko prezioa 1.30 eurokoa izango da (jai egunetan 1.40€).
  • Urduña: 4€ helduek, 2.5€ 14-17 urte artekoek eta 2€ 5-13 urtekoek zein 65 urtetik gorakoek edota pentsiodunek.  
  • Etxaurren: Lan egunetan 5-17 urtekoek 1.80€, helduek 3€ eta 65 urtetik gorakoek 1.30€. Asteburutan, berriz, 5-17 urtekoek 2.70€, helduek 4€ eta 65 urtetik gorakoek 1.50€.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide