Abian da udako igerilekuen denboraldia. Aiaraldean 7 udal igerileku daude: Artziniegakoa, Okondokoa, Laudiokoa, Urduñakoa, Amurriokoa, Orozkokoa, Laudiokoa eta Etxaurrenekoa. Asteburuan ekin zioten uda garaiari azpiegitura guztiek.
Ordutegiak
Aiarako igerilekua -Etxaurrenekoa- astean zehar 11:00etatik 21:30era egongo da zabalik uztailean eta abuztuan. Ekainean eta irailean, berriz, 12:00etatik 21:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera, eta asteburuetan 11:00etatik 21:00etara.
Orozkon, ostera, 12:00etatik 20:00etara izango da freskatzeko aukera ekainean eta irailean, eta uztailean zein abuztuan 11:00etatik 20:00etara.
Urduñan 11:00etatik 20:00etara eskainiko dute zerbitzua egunero, ekainaren 15etik irailaren 15era, eta prezioak mantenduko dituzte, Udalak jakinarazi duenez.
Artziniegan ere 11:00etatik aurrera hurbildu ahalko da jendea.
Laudion Ellakuriko azpiegiturak 11:00etatik 20:00etara izango dituzte martxan denboraldi osoan.
Amurrion, berriz, 10:30etik 20:30era egongo da egunero zabalik ekainean eta irailean, eta 21:00ak arte uztailean eta abuztuan.
Okondon, ordea, ekainean eta irailean 12:00etatik 20:30 arte izango dituzte udako igerilekuak irekita; eta uztailean zein abuztuan 11:30etatik aurrera.
Eguneko prezioak
Hauek izango dira, tokian toki, igerilekuetako eguneko prezioak bazkide ez direnentzat. Helduen eguneko sarrera merkeena Artziniegak du.
- Orozko: 4.03€ helduek, 3.28€ 5-15 urte artekoek, 4 urtetik beherakoek doan.
- Laudio: Astean zehar 3.15€ helduek, 1.05€ 5-13 urtekoek, eta 1.60€ 14-17 bitartekoek. Asteburutan, berriz, 1.60€ haurrek, 2.65€ gazteek eta 4.10€ helduek.
- Amurrio: Astean zehar helduek 3.55€, 6-13 urte artekoek 1.80€ eta 14-17 tartekoek. Asteburutan, berriz, helduek 5.90€, gazteek 4.15€ eta umeek 2.90€.
- Artziniega: Astean zehar 3€ 25 urtetik gorakoek, 2€ 14-25 artekoek eta 1.25€ 5-13 urte bitartekoek. Asteburuetan tarifa guztiak 0.5€ gehiago dira.
- Okondo: Astean zehar 15 urtetik gorakoentzat 3€ balio ditu sarrerak eta asteburuetan 4.5€. 8 urte artekoek euro bat ordaindu beharko dute eguneko txartelaren truke, edozein egun delarik ere. Azkenik, 8-14 arte artekoentzat astean zeharreko prezioa 1.30 eurokoa izango da (jai egunetan 1.40€).
- Urduña: 4€ helduek, 2.5€ 14-17 urte artekoek eta 2€ 5-13 urtekoek zein 65 urtetik gorakoek edota pentsiodunek.
- Etxaurren: Lan egunetan 5-17 urtekoek 1.80€, helduek 3€ eta 65 urtetik gorakoek 1.30€. Asteburutan, berriz, 5-17 urtekoek 2.70€, helduek 4€ eta 65 urtetik gorakoek 1.50€.