Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 108. zenbakia, ikasturteko azkena. Hainbat eduki izango ditu agerkariak: Urduñako adingabeen zentroan egondako gazteen elkarrizketa, Mari Feli Aldaiturriagari ETA erakundeari buruz eginikoa, hezkuntza oposaketei buruzko artikulua eta beste hainbat.
Horrez gain, Aiaraldea Jaietan gehigarri berezia izango du aldizkariak. San Joan Astobitzako, Arakaldokoko, Sanpedropeko, Aretako eta Ugarteko jaiei buruzko informazioa topatu ahal izango du irakurleak bertan. Udako oporrak hastear egonik, irailean plazaratuko da hurrengo alea.