Suarekin argituko dute Aiaraldean urteko gaurik laburrena

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 14a, 09:34
Suak piztuko dituzte eskualdeko hainbat txokotan. / Aiaraldea.eus

Agedan topatu daiteke deialdi guztien inguruko informazioa.

Hainbat jarduera egingo dira eskualdean udako solstizioa ospatzeko. Laudion jai giroa izango da nagusi San Joan Astobitzako jaietan (egitaraua hamabostekari honetan dagoen jaiei buruzko gehigarri berezian ikusi daiteke). Urduñan, aldiz, Akelarrea egingo dute Gazte Asanbladako kideek, urtero bezala.

Otsemeak taldeak antzeko ekimena burutuko du Amurrion. Udalak, bere aldetik, hainbat ekintza antolatuko ditu: ekainaren 22an udako solstizioa ospatzeko jaia egingo dute Aresketamendiko energia berristagarrien parkean. Hurrengo egunean, aldiz, Urrutia jauregiaren alboan dagoen zelaian egingo dituzte jarduerak. Haurrentzako jokoak, txokolate jana, Aiara Dantza Taldearen emanaldia eta sua egongo dira, besteak beste. Orots erromeria arduratuko da gaua girotzeaz.

Bañueta auzoan ere egitarau oparoa prestatu dute bertako auzo elkarteko kideek. Orozkon, aldiz, erromeria egongo da Puro Relajo taldearekin  Zubiaur plazan. 20:45ean "ikuskizun piromusikala" eskainiko dute, eta jarraian erreko dute Pirulo. Arakaldon ere panpin bat erreko dute bertako bizilagunek: Espartero jenerala irudikatzen duen figura da, aurreko urteetan bezala.

Egitarau eta ekintza guztien gaineko informazio eguneratua Aiaraldea.eus atariko agendan topatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide