Lau Urtaroen Patinaje Artistikoko Lehiaketa egingo da datorren igandean -ekainak 23- Amurrion. 9:30etatik aurrera izango da zita, Zabaleko ikastetxean. Laudioko Lautxirrinka kirol klubak parte hartuko du txapelketan, GiraGetxo eta Gurutzeta patin taldeekin batera. Aurreikusi dutenez, 85 patinatzaile baino gehiago arituko dira norgehiagokan. Hala ere, bestelako ekintzak ere egingo dituzte goizean zehar. Gurpil-lerroko patinajean munduko txapelduna den Ainhoa Galdeanok erakustaldia eskainiko du, Lautxirrinkako kideekin batera. Rippers txapelketa, zozketak, sari banaketa eta amaierako desfilea ere egingo dituzte.
Lautxirrinkak antolatu du egitasmoa. “Gaur egun Araban lau gurpiletan irristatzeko dagoen klub bakarra da gurea”, nabarmendu dute klubeko kideek, “Laudion daukagu egoitza eta 40 patinatzaile baino gehiago dira klubaren parte”.
