Berriak supermerkatuetako langileek bihar protesta egingo dute Amurrion, Laudion, Bilbon eta Ugaon. Mobilizazioen arrazoiak lan egutegira daude lotuta, bereziki.
Izan ere, lanaldia neurtzeko tresna hori ez dago argi enpresan eta beharginek hurrengo puntuak aldarrikatzen dituzte:
- Beti astelehenetik larunbatera lan egin ordez, 5 larunbat libre izatea urtero.
- Urtero zubi bat izatea, gutxienez.
- Lan hitzarmenak jasotzen dituen lan orduak betetzea, eta ez gehiago, orain arte bezala.
Laudion eta Amurrion lanuzteak 13:00etatik 14:00ak arte izango dira eguerdian eta 19:30etatik 20:30ak arte arratsaldean. Berez, mobilizazioak hasi baino lehen, negoziazioak izan dituzte enpresako zuzendaritzarekin, baina ez dute erantzun positiborik izan, LAB sindikatuak adierazitakoaren arabera.
Berez, lehen aldia da Berriak supermerkatuetan langile batzordea sortzen dela eta LAB sindikatua da indar bakarra.
