Aiaraldeko bi izen daude ogasunari diru gehien zor diotenen zerrendetan, zorretan 4 milioi euro baino gehiago pilatuta

Erredakzioa 2019ko eka. 28a, 14:25

Iruzur fiskala prebenitzea da zordunen zerrendak argitaratzearen helburua. / Eneko -20minutos.es-

Iazko zerrendetan agertu ziren izen berdinak agertzen dira aurtengoan: Ruben Bravo Gonzalez enpresariarena eta Somolsa enpresarena.

Gaur argitaratu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ogasunari diru gehien zor dioten enpresa eta norbanakoen zerrendak. Aiaraldeko bi izen agertzen dira bertan: Somolsa enpresa urduñarra eta Ruben Bravo Gonzalez enpresariarena.

Bravo Gonzalezek 1.709.452,97 euro zor dizkio ogasunari eta lau enpresa ditu guztira: Iridytrio S.L, Platinorumba S.L, Activos por impuestos diferidos S.L eta Agricola Nini S.L.

Lehen hiru enpresek Laudion dute egoitza fiskala, Jose Mardones kaleko etxebizitza batean. Laugarren enpresa, aldiz, Kantabriako Valdeolea herrian dago kokatua. Laurek, baina, antzeko helburu soziala dute: higiezinen eta aktiboen salerosketa.

Somolsa enpresa
Bizkaiko Foru Aldundiaren zerrendan agertzen da Somolsa Sociedad de Materiales Orduña, 2.370.095,80 euroko zorrarekin. 2004. urtean itxi zuten fabrika eta, ondorioz, ordainketak ere eten zituzten.

Gauzak hala, orduz geroztik urtero agertu da enpresa hori zordunen zerrendan. Gainera, geroz eta diru gehiago zor du, atzerapenak eragindako errekarguak geroz eta handiagoak direlako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide