Arabako Foru Aldundiak prebentzio neurriak hartu ditu suteak ekiditeko, uda dela eta. Gauzak horrela, guztiz debekatu du landa eremuan sua piztea.
Erabaki horrek eragiten dio ere barbakoa egiteko ohiturari eta praktika hori herrialdeko leku jakinetan bakarrik baimendu du.
Aiaraldeari dagokionez, tximinia dituzten 5 erretegietan onartuko dituzte barbakoak; Amurrioko San Roken, Artziniegako Artean, Maroñoko urtegian, Aretako Santa Anan eta Garrastatxun -Baranbion-.