Erretes Lantenoko Jaiak eta Txakolin Jaia izango dira asteburuko ospakizun nagusiak

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 5a, 06:12

Erretes Lantenoko jaietan jendetza elkartzen da afaltzeko./ Erretes Lantenoko Jai Batzordea

Uztaileko lehen asteburuak bi ekintza garrantzitsu horiek izango ditu, baina hitzordu gehiago ere badaude.

Uztaileko eguraldi beroa heldu da eta horrekin hainbat ospakizun. Ate joka dagoen asteburuari dagokionez, bi hitzordu nagusienak Erretes Lantenoko Jaiak eta Okondoko Txakolin Jaia izango dira.

Erretes Lantenon ekintzak larunbat goizean abiatuko dituzte. Ekintzarik jendetsuena, ziurrenik, afaria izango da, ehunka lagun batzen baitira. Ondorengoa da egitaraua:

11:00 // Gazte eta umeentzako tailerrak eta puzgarriak

12:00 // Haurrentzako antzerkia Plis-Plas taldearekin

12:00 // Paella lehiaketa

13:00 // Poteoa eta barraskilo zein txoripan dastatzea

14:15 // Paellen aurkezpena

16:00 // Apar jaia

17:00 // Builaka perkusio taldearen emanaldia eta puzgarriak

18:00 // Peregaña igoera lasterketaren VI. edizioa

20:00 // Aiara Dantza Taldearen erakustaldia

21:00 // Herri parrillada

22:30 // Partyman

00:00 // Suziriak

00:15 // Zozketa

00:20 // Mix Festa Bak

Larunbatean ere -baina 12:00etan- hasiko da Okondoko Txakolin Jaia; eta Arabako ardo mota hori eta Eusko Labeldun hegaluzea dastatzeko parada emango dute. Gainerako ekintzak hurrengoak izango dira:

12:30 // Haurrentzako jolasak Aspaltza elkartearekin

13:00 // Diego Perez "Vaya Semanita" saioko antzezlearekin topaldia eta Bartolome Peralesi omenaldia

14:30 // Zozketa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, mobilizazioak, kirola...
Jaiak ez ezik, bestelako proposamenak egongo dira asteburuan. Alde batetik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "musua" ikuskizuna egingo dute gaur 18:00etatik aurrera Laudioko Aldai plazan doan.

Larunbatean, berriz, 12:00etan erretiratuek manifestazioa egingo dute Urduñan pentsio duinak aldarrikatzeko. Foru plazan elkartuko dira.

Igandean 13:30ean Laudioko Tolo tabernan kontzertua egongo da eta Aretako frontoian 19:00etan Rafa Olabarriaren II. Memoriala jokatuko dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide