[LAN ESKAINTZA] Itzultzaile-interpretea Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 20:06

Aiaraldea Ekintzen Faktoria itzultzaile-interprete lanetara arituko den langile baten bila dabil. Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz aritzeko.

LAN-DEIALDI HAU EBAZTEKO KRONOLOGIA:

  • Uztailak 5: Lan-deialdia ireki.
  • Uztailak 19: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna.
  • Uztailak 22: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.
  • Uztailak 24-26: Hauta-probak.
  • Uztailak 30 – 31*: Elkarrizketak, hala badagokio.
  • * Elkarrizketak abuztuaren 1. hamabostaldian gauzatu daitezke hautagaiaren prestasunaren arabera.
  • Abuztuaren 12an: Lanpostua ebatzi.
  • Irailean lanean hasi.


FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK

  • Itzultzaile-interpreteak honako funtzio hauek bete beharko ditu:
  • Testu dokumentuen itzulpenak egitea.
  • Ekitaldi, batzar eta saioen interpretazio lanak egitea.
  • Aiaraldea Hemen egunkariaren hizkuntz zuzentasuna berrikustea.
  • Argitalpenen hizkuntz zuzentasuna berrikustea.


ESKATZEN DA

  • Lizentziaduna izatea itzulpengintzan, filologian edo kazetaritzan.
  • Hizkuntzak: euskararen eta gazteleraren ezagutza handia.
  • Sarrerako probaldia gainditzea.
  • Ordenagailuz lagundutako tresnak (Wordfast, Trados...) erabiltzen jakitea.
  • Itzulpen eta interpretazio lanetan esperientzia izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.


BALORATUKO DA
Zinpeko itzultzailea izatea.
Kazetaritzan esperientzia izatea.
Interpretazio baliabideen erabileraren gaineko ezagutza.
Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
Beste hizkuntza batzuk jakitea (C1 mailatik gora).
Proiektuarekiko atxikimendua.
Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
Autoa eta B gida-baimena.

LAN BALDINTZAK

  • 20 ordu astean.
  • Ordutegia: Goizez edo arratsaldez, moldagarria.
  • Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera).
  • HILABETE BATEKO probaldia.
  • 6 HILABETEKO kontratua, luzagarria.


HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondoren, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.
Hauek uztailaren 24-26 bitartean itzulpen hautaproban parte hartzeko deituko dira. Proba honetan pare bat testu itzul eta interpretazio ariketa bat egin eta emailez bidali beharko dituzte (proba ez-presentziala izanik).
Uztailaren 30-31 bitartean hautagaiak elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Arratsaldez burutuko dira saioak (16:00-20:00), gehienez 60 minutuko iraupena izango dute.

HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK

  • E-maila: lanpoltsa@aiaraldea.eus
  • Kontsultetarako telefono zenbakia: 688625366.


Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna
uztailaren 19, 14:00ak baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
2019ko uztailaren 5ean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide