Asteazkenean egin zituen atxiloketak Ertzaintzak Urduñan, Amurrion eta Gasteizen. Drogak saltzeagatik atzeman zituzten hirurak eta hurrengo eguneko miaketetan -euren etxebizitzetan zein lonja batean- 221 gramo kokaina eta beste substantzia batzuen kopuru txikiagoak topatu zituzten: 100 gramo haxix eta 20 gramo kalamu.
Laudioko Ertzaintzak otsailean abiatu zituen ikerketak, sumatu zuenean Urduñan 53 urteko gizonezko batek drogak saltzen zituela eta bezeroak etengabe joaten zirela bere etxera.
Poliziak adierazi duenez, saltzaileak nabarmen zaildu zituen lan horiek, segurtasun neurriak hartzen baitzituen. Hala ere, ertzainek bere bi hornitzaile nagusiak -Amurrioko gizonezko bat eta Gasteizko emakumezkoa- identifikatu zituen, eta aste honetan atxilotu dituzte guztiak.
Amurrioko atxilotuaren bikotekidearen kontra eginbideak ere ireki ditu poliziak.