Bi probetarako izen-emateak zabalik daude oraindik. Amurrio Traila izango da eskualdeko hurrengo lasterketa herrikoia. Hiru ibilbide egokitu dituzte korrikalarientzat: Luzea (31.5km), ertaina (21.5km) eta laburra (12km). Apuntatzeko azken eguna uztailaren 15a izango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, baina, irteera eta helmuga gunea aldatu dute: udaletxe aurrean beharrean parkean izango da. Partaideek, oroigarri poltsaren baitan, Amurrio Traileko galtzerdiak jasoko dituzte opari gisa.
Uztailaren 27an hartuko du trailen lekukoa Aretak. Festen baitan prestatu dute ekimena, hirugarrenez:
Aiaraldea hedabideak bi kirol probetarako dortsal bana zozketatuko du. Amurrioko zozketa ekainaren 28an izan zen, eta Iratxe Luengas izan da sariduna. Aretako dortsala eskuratzeko zozketa, aldiz, uztailaren 18an egingo da; parte hartzeko epea, beraz, zabalik dago.