Oihana Arratibel korrikalaria bigarren geratu da Marimurumendi maratoian. Gaur goizean izan da proba Beasainen. Lehen postua emakumezkoetan Oihane Perezentzat izan da, eta hirugarrena Maialen Gurrutxagarentzat.
Aiaramendikoen podium gehiago
Arratibel ez da izan, ordea, podiuma zapaldu duen Aiaramendiko kide bakarra. Borja Zubizarreta Uriak Buff Epic Trail lasterketa irabazi zuen atzo. "Nire aurreneko garaipen handia izan da", adierazi zuen Lleidako (Herrialde Katalanak) txapelketa bukatu berritan. Bestalde, Gartzen Elejabarrieta gazteak bigarren bukatu du Soraluzeko Iñaki Ruiz lasterketa: