CCOO sindikatuak greba deitu du Renfe enpresan eta horrek isla izan du zerbitzuan. Hainbat tren bertan behera geratu dira eta geltokira jo baino lehen, komenigarria da ordutegiak ikustea hemen.
CCOOk ondorengo aldaketak eskatu ditu protestaren bidez: erretiroekin batera langile gehiago kontratatzea -generoa aintzat hartuta-, lanaldia murriztea eta soldatak hobetzea.

